XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur bertatik hasiko da eguraldi txarra

Gaur bertatik hasiko da depresioak ekarriko digun eguraldiaren txarraldia.

Depresio edo borraska hori Penintsularen parez pare dago eta horrek euria eta freskoaldia ekarriko digu Euskal Herrira.

Ezin da esan zuzen-zuzen noiz hasiko den aldaketa, baina gaur eguerdi aldera euria izango dela esan daiteke eta biharkoan ere jarraituko duela.

Igandean ez du hain txarra egingo beharbada, baina ez du ona ere egingo.

Eguraldi aldaketak tenperaturak jeitsiko ditu eta negu itxura emango eguratsari.

Metereologi zentroa.